DOHAINIK: ADIBIDEAK DOHAINIK. IRAKURRI ZERBITZUA NOLAKOA DEN IKUSTEKO


      ASTEROKO AZTERKETAK

      1997-12-30. EUSKAL SARE GORRIA analisi- eta informazio-zerbitzuaren 1997ko abenduaren 22tik 28ra bitarteko astearen analisia

      HB-K INOIZ BAINO JENDE GEHIAGO BILDU ZUEN BILBON. 27an egin zuen manifestazioa munduko 2. berri garrantzitsuena izan zen CNNrentzat, TVEk berriz ez zuen aipatu ere egin albistegian. Espainola engainatu egiten ditu TVEk, Franco garaian bezala. Eta Elorrietak, ELAkoak, "ez ditu usaitu ere egiten".

      "Ez dago hirugarren biderik, Espainia eta Euskal Herria besterik ez" zioen EL CORREO ESPAÑOLeko titulu batek HBk bere historia osoan sekula egin duen manifestaziorik handienaren buruan Arnaldo Otegik HBeko parlamentari eta bozemaile, eta aldi baterako gestorako kide denak botatako hitzaldi politikoari buruzko albistearen gainean. Zera esan zuen Otegik: "Hemen ez dago hirugarren biderik, hemen bi proiektu daude bakarrik, espainiarra eta Euskal Herriarena. Hemengo demokrata bakarrak Euskal Herriaren etorkizuna bakarrik euskaldunon esku egotea nahi dugunok gara"(1).

      Mezu argi eta garbi hori (EZ DAGO HIRUGARREN BIDERIK, SOILIK ESPAINIA ETA EUSKAL HERRIA) iruditzen zait 1997ko abenduaren 27an, larunbata, HBk Bilbon egindako manigestazioko garrantzitsuena, nabarmenena. Baita han bildutako jendetza izugarriak esan nahi duen gertakari politikoaren egundoko garrantziaren gainetik ere.


      "ETAko separatisten adar politikoaren milaka eta milaka jarraitzailek beren buruzagiak terroristekin kolaboratzeaz erruduntzat jo ondorengo aurreneko manifestazio handia burutu zuten. Herri Batasuna euskal koalizioaren jarraitzaileak isilik ibili ziren Bilboko kaleetan barrena espetxeratutako buruzagien alde". Horrela mintzatu zen CNN.

      The Associated Press-ek zinatua zen informazioa. Baina CNNek aireratu zuen eta egun horretako MUNDU ISIKO BIGARREN ALBISTE GARRANTZITSUENtzat jo (2). Espainiako Canal Plus telebistak LEHEN ALBISTE gisa eman zuen 21.30etako albistegian eta Bilboko kaleetan barrena bilduteko jende oldeen irudi panoramikoa erakutsi zuen. Baita Mayor Oreja Espainiako Barne Ministroak euskal herritarrei manifestaziora EZ joateko eskatu ziela esan ere.

      "ETAren adar politikoaren jarraitzaile" oldeen irudi horrek (CNNren esaldia erabiliz) pantaila bete zuen Euskal Telebistaren 9etako albistegian halaber eta Tele 5eren goizeko ordu bateko albiste laburretan ere agertu zen. Izan ere, Herri Batasunak jende asko, piloa bildu baitzuen Bilbon.

      HBk Bilbo lehertzeraino bete zuen zioen EGINen lehen orrialdeak jendetzaren argazki ikusgarri baten gainean. Eta ondoko tituluekin osatzen zuen: "Bere historiko manifestaziorik handiena izan zen alderdi abertzaleak deitutakoa"; "Milaka eta milaka partsonek Euskal Herriarentzako konponbide demokratikoa aldarrikatu zuten"; "Permachek Ajuria Eneko Itunari eta PPri euskal gizartearen eskakizunak aintzat hartzeko eskatu zien".

      Ezker Abertzalearen etsaiak konturatu dira (gertakariz gertakari, kolpez kolpe) kale egin dutela HBko zuzendaritza espetxeratzean. Ez dute ezer irabazi se mahaikideak espetxeratuz. Ordezten dituztenak haiek bezain onak dira eta haiek bezainbeste asmatzen dute. Adibidez: bete betean asmatu zuten Gran Vía beharrean Autonomia eta Hurtado Ametzaga kaleak hautatzean manifestazioaren ibilbiderako. Izan ere, Autonomia kalea, zuzeneko ibilbidea izan beharrean, ibar sakon batean barrena abiatu eta biltzen baitu.

      Sekulako onura politikoa dakarren gertakari fisiko nabarmena. Zein? Bada, manifestazioak estu-estu joan eta kaleak alderik alde betez gero eta manifestariak multzo trinkoetan joanez gero (larunbata 27an gertatu bezala) ondorio pozgarria, suspergarria, gogo-berogarria ziurttatu egiten da. Manifestariek IKUSI EGITEN DUTE pila eta pila direla. IGARRI, EGIAZTATU, ATZEMAN egiten dute beren begiez, beren belarriez, beren esperientziaz sekulako piloa direla.

      Ongi igarri ere J. Ignacio Martín EL CORREO ESPAÑOLeko kazetariak eta zera zioen igandeko bere kronikaren tituluan: ""Manifestazio jendetsua egin zuen Herri Batasunak Bilboko kaleetan barrena. Milaka eta milaka lagunek zuzendaritzaren aurkako epaia gaitzetsi eta "konponbide demokratikoa" eskatu zuten. Eta "HBko manifestaziora joandakoen artean poz aurpegiak nagusi" zirela nabarmendu zuen halaber.

      Egunkari espainiarretako beste kazetariek poz hori igarri ez bazuten ere, igarri eta argazkietan jaso zuten manifestazioko jende oldea. Honela bada, LA VANGUARDIAk "HBk bere horretan eutsi dio mobilizazio-gaitasunari Casoren hilketa eta gero. Milaka eta milaka lagun bildu zituen koalizioak Bilbon zuzendaritzaren aurkako epaiaren kontra" zioen igandean tituluetan.

      EL PAÍSek ere "Milaka eta milaka manifestari Bilbon HBren aurkako epaiaren kontra" zioen tituluetan. Eta El Periódico de Catalunyak "HBk bere indarra erakutsi Auzitegi Gorenaren aurka". ETA EHUN MILA (100.000) MANIFESTARI KOPURUA AIPATZEN BAKARRA DA, antolatzaileei egozten dielarik kopuru hori. Eta ez hotzak ez atergabeko urak ere ("zaparrada handia" ere izan zena Otegi manifestazio bukaeran hitzaldia botatzen ari zenean) ez zuten han bildutakoak atzera eragin.

      Poliziaren kontrolek ere, ez zuten manifestazioa izorratzerik lortu, Bilboko manifestaziora zihoazen autobusak zirikatu eta geldiarazi zituztenak besteak beste Donostia eta Iruñeko irteeretan.

      Diogun, bada, EL CORREO ESPAÑOL, DIARIO VASCO, EL PAÍS, LA VANGUARDIA eta EL PERIÓDICO DE CATALUNYAk beren erredaktoreek ikusi eta argazki oso nabarmenez jasotakoa onartu eta erredakzio-buruek edo zuzendariek argitaratu beste aukerarik ez zutela izan. Eta irakurleei kontatu zieten HBren manifestazioa oso jendetsua izan zela eta "milaka eta milaka" lagun bildu zituela.

      Ez da gutxi nahiz ez guztiz zehatza. Zenbait egunkarik gertakari hori ezkutatu eta itxuragabetu egin baitzuten. Esaterako DEIA egunkari jeltzaleak. Eta azaleko irakurleei iruzur egin zien. Lehen orrialdean, 17. orrialdeko editorialtxo laburretako batean eta 26. orrialdeko tituluetan "MILAKA pertsonez" mintzo zen. Eta 26. orrialde horretako bigarren paragarafoan baino ez zuen esango "Hotzaren eta euriaren gainetik ere, MILAKA ETA MILAKA lagun agertu ziren HBk Bilborako luzatutako deialdira" (letra larraik neronek ipini ditut, nosli).

      ABC eta DIARIO DE NAVARRAko asaldariek ez zuten testuan ezkutuan ere onartu milaka eta milaka lagun bildu zirela. "Milaka batzuetara" gutxitu zuten Bilboko kaleetan gainez egin zuen jende oldea. Bereziki nardagarri suertatzen da ezker abertzaleari buruzko itxuragabetzeetan txapeldun den egunkaria (EL MUNDO) Euskadiko edizioan azalean argitaratzen dituen argazki zabalek nabarmen uzten dutena kontraesanez barruko orrialdeetan "milaka lagun"-etara gutxitu baitzuen baladrki. Lotsagabekeria eta iseka horrekin faltsutzen dute, bada, euskal egoera EL MUNDOKO "polizia-kazetariek".

      Eta zer esan, bukatzeko, Espainiako Telebistaz? Nola liteke CNNk mundu osoko bigarren albiste garrantzitsuentzat jotakoa ezkutatzea? Oso erraz: Telvisión Españolako doilor-sortak eutsi egiten diolako telebista horren propaganda, desinformazio eta errealitatearen faltsuketa faxistaren organu izaerari, Franco garaian izan zuen bezalaxe. Poliziaren komisaldegietako eta Goardia Zibilaren koarteletako torturak, batetik, eta Televisión Españolaren gezur eta isilpetze nabarmenak Francok izendatutako erregearen erregimenak diktadore genozidak gauza utzi bezalaxe dirautela erakusten duten bi froga besterik ez dira. Aldaketa goraipatua eta "espainiar transizio demokratiko" goraipatua espainiar Estatuaren itxuraldaketa zikina nazifaxista besterik ez direla izan erakutsi ere. Eta Francok fundatutako Estatu Berriaren osagai izugarriak ez direla sortzen edo deusezten. Itxura aldatu besterik ez dutela egiten.

      Manifestazioak prentsan eta beste telebistetan izandako eraginak bultzata, bere jarrera zuzendu behar izan zuen TV!ek igande eguerdiko albistegian. Gogo txarrez eta era txarrean, albistea beste b aten barruan ezkutatuta, tituluetan jaso gabe, HBren manifestazioko irudiak eman zituen TV1ek eta esatariek "milaka eta milaka" manifestari bildu zirela esan zuten.


      Doilorraz gain, Ajuria Eneko belaunikatuak postuan eusten duen gure Herri Zaingo kontseilaria ergela ere bada.

      Ajuria Eneko belaunikatuak, gogora dezagun, Euskal Herriko presidentetzat du bere burua, nahiz Euskal Herriko herenaren gobernutxoaren buru besterik ez den. Jose Antonio Ardanza hain zuzen ere. Belaunikatzea, behin eta berriz Francok izendatutako erregearen aurrean belauniko agertzea atsegin duen huraxe. Bere Herri Zaingo kontseilaria Tutxatar Jose Maria dugu. Doilor agerikoa (gizon gaizto eta erdeinagarria), bere zipaioei, ertzainei, delitua egiteko agindu izana, berak ere delitu egin izana aitortzen duen gaizkile aitortua. Besteak beste, beraiek atxilotutako gazte abertaleen aurkako salaketak faltsutzea, "ETAren aldeko Y talde" ASMATUETAKO kide zirela ASMATUZ, Zerbitzu honetako beste atal batean jaso dugun bezalaxe.

      Jende askok badaki doilorra izateaz gain, Atutxa ergel hutsa ere badela. Hori jakiteko ez da ikerketa sakonetan murgildu beharrik. Ergelkeriak, inkoherentziak eta formula ergelak totelka esaten entzun besterik ez dago, aho aurrean mikrofonoa jartzen dioten aldi ugarietan. Baina bere doilor eta ergel izaera bikoitza argi eta garbi gelditu da auzi honekin. Auzitegi Gorenak 23 mahaikideei 7 urtetako espetxe-zigorra bidegabea ezarri ziela-eta protesta egiteko HBk deitutako manifestazioaren auziarekin alegia.

      Izan ere, nabarmen gelditu baita den doilorrak bezala jokatu zuela Herri Batasunaren eta bere milaka eta milaka jarraitzaileen eskubideak legez kanpo eta modu basatian urratuz joan den abenduaren 13ko manifestazioa debekatu zuenean. Ekar dezagun gogora gertakarien hurrenkera:

      1. HBk bidegabeko epaiaren kontra protesta egiteko greba orokorra deitu zuen abenduaren 15erako.

      2. ELA eta LAB sindikatuek, euskal gehiengo sindikal osoa dutenak, greba orokorraren ordez Bilbon larunbata 13an manifestazio itzela eta 15ean bi orduko lan uztea egiteko eskaini zioten HBri.

      3. HBk malgutasun politikoa erakutsiz sindikatuen proposamena onartuko du, EHNE, ESK, EILAS eta HIRU sindikatuak eta Elkarrik kontrainsurgenteak batuko zitzaizkielarik.

      4. Modu ulergaitz eta inkoherentean ELAk eta LABek eta gainerakoek manifestazioa eta lan-uztea bertan behera utzi zuten ETAk Errenteriko PPko zinegotzi bat hil ondoren. Modu ulergaitz eta inkoherentean diot, argi baitago hilketa horrek ez duela Auzitegi Gorenaren epai bidegabea zilegi eta bidezko egiten, eta horretxeren kontra protesta egiteko zegoen deitua, hain zuzen ere, lan-uztea eta manifestazioa.

      5. HBk bere kasa deituko du, orduan, larunbata 13ko manifestazioa, eta LAB sindikatua eta Euskal Herriko hainbat herri-erakunde eta antolakunde batuko zitzaizkien.

      Atutxa buru duen Herri Zaingo kontseilaritzak manifestazioa debekatu zuen orduan, legez kanpo eta modu faxistan. HBko zuzendaritzak zuhur jokatu zuen eta Atutxaren erronkari uko egin eta bere jarraitzaileak beren eskubideen alde Bilboko kaleetan barrena zipaioekin borrokatzera atera beharrean, larunbata 27ra arte atzeratu zuen manifestazioa.

      Atutxaren debekua legez kanpokoa eta doilarra izan zela agerikoa da eta izan zen jakitera eman zen bezain laster. Eta legez kanpoko doilorkeria izateaz gain ergelkeria galanta izan zela larunbata 27an egin zen nabarmen.

      Izan ere argi eta garbi geratu baita oraingoan HBri larunbata 13an Bilbon manifestazioa egin zezan debekatu izanaren legez kanpoko arrazoia. Beldur zen Atutxa, HBk argi utziko zuela, bakarrik, LABek eta Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduko gainerako antolakundeek bakarrik lagunduta, gainerako euskal alderdi politiko GUZTIEK eta gainerako sindikatu GUZTIEK BATERA Donostiako kaleetan biltzea lortu zuten EUSKALDUN KOPURUAREN HIRUKOITZA bildu zituela Bilboko kaleetan (larunbata 27an egin bezala).

      Doilor jokatu zuen Atutxak. Baina baita ergel moduan ere. HBri larunbata 13an manifestazioa egiteko legez kanpo debekatu izan ez balio, larunbata 27an baino jende gutxiago bilduko baitzukeen agian. Izan ere, masa hedabideen gain espainiarek duten nagusitza itzelak (egunkari guztiak bi izan ezik, irrati guztiak bakarra izan ezik, telebista guztiak) abenduaren 11, 12 eta 13an sortzen ari ziren informazio-nahasmenduak BEHARBADA oztopatu egingo zukeen ENAMeko jendeak egoera zertan zen ongi jakitea. Eta aurrena debekatu eta ondoren baimendu egin izan bazuen eta komunikabideak erabili nahasmena areagotzeko (bestetan egin izan duen bezala) BEHARBADA eNAMeko manifestarietako batzuei (ume txikiak dituzten familiak. zaharrak) ez zieten beren senideek joaten utziko, Ertzaintzako zipaioek beste batzuetan egin izan dituzten basakeriak saihesteko (su-armaz botatako tiroak, eta abar).

      HBren zuzendaritzaren lasaitasun eta argitasunak bi astebeteko denbora irabazi zituen bere jarraitzaile guzti-guztiek Auzitegi Gorenaren epaiaren bidegabekeriaren berri, Atutxaren debekuen legez kanpoko izaeraren berri, ELAk manifestazioa bertan behera utzi izanaren koldarkeria eta koherentziarik ezaren eta Elkarriren zeregin saltzaile eta likidazionistaren berri izan zezaten. Jakin zezaten esapainiarrek eta euskaldun espainolistek ENAM banatuta eta kikilduta zegoela aldarrikatzen, argitaratzen eta hor zehar hedatzen ari zirela masa hedabideetan. Eta jenderik ez biltzeko beldur zelako atzeratu zuela HBk manifestazioa.

      Emaitza prentsako argazkietan dago eta telebistetako pantailetan egon da: HB-K BILBON EGIN DUEN MANIFESTAZIORIK JENDETSUENA. 100.000 lagunetik gora El Periódico de Catalnuyaren arabera. Beste GUZTIEK Donostian hilaren 13an bildutako jende-kopurua hirukoiztu egin zuen HBren manifestazioak.

      Ustel atera zaio Atutxa jaunari. Ulertzen al da ETBk zergatik ez zuen onartu HBk egindako eskaera onartu, hots, Bilboko larunbata 27ko manifestazioa zuzenean eman zezala, DONOSTIAKO LARUNBATA 13KO MANIFESTAZIOAREKIN EGIN ZUEN BEZALAXE?. Gertatu zena gertatuko zen beldur zelako: HBk bakarrik Bilborako deitutako manifestazioak gainerako GUZTIEK Donostiarako deitutakoa baino hiru aldiz handiagoa izango zela.


      Argazkien indarrak eta bideoen indarrak (gertakarien indarra, azken batean) faktore POLITIKO bat onartzera behartu ditu EAJ eta PSOE: espainiar errepresioaren gainetik Herri Batasunak deialdirako zuen gaitasunari eutsi diola, handitu ez badu.

      ENAMen etsai porrokatuenak ere txunditu eta konbentzitu egin dituzte manifestazioko argazki adierazgarriek eta bideo adierazgarriek, espainiar telebistek ziztu bizian emanagatik ere (HBeko zuzendaritza eta teknikariak zoriondu behar dugu berriz ere, argazkilari eta kamaralarientzako oholtzak hain toki estrategikoetan kokatzean, jendez gainezka zegoen Autonomia kaleko ibarra jasotzeko moduan hain zuzen). Esanguratsua da, adibidez, Valentziako LAS PROVINCIAS egunkariak (1981eko otsailaren 23ko Estatu-kolpearen alde argi eta garbi azaldu zen egunkari bakarra) igandea 28an lehen orrian Bilbon HBko Mahaiaren aurkako epaiaren kontra burututako manifestazio itzelaren argazki itzela argitara zuen.

      Espainiarrek (eta euskaldun espainolista askok) beren nahiak eta hautemateak nahasteko grina txar errotuaren arazoa dute. HBren manifestazio aurreko bi asteetan ikus-entzule eta irakurleak faltsukerien bidez intoxikatzen jardun zuten Espainiako masa-hedabideak. Beren nahiak errealitatearen gaineko hautemateak bailiran aurkezten. Nahi zuten errealitatea asmatuz. Eta berriketan jardun zuten ENAMeko zatiketei buruz, adoreganeziaz, ETA eta HBren aldekoak zeinen ahul eta nahastuta eta isolatuta eta triste zeuden. Eta HBko manifestazioa iznago zen porrot handiari buruz.

      Errealitateak hagin zorrotzak ditu. Eta, horrexegatik, EAJ eta PSOE, PPko Gobernuaren abertzaleen aurkako estrategiaren euskal zutarriak, men egin behar izan dute. Onartu egin dute, gogoz kontra, egundoko arrakasta izan zuela HBren manifestazioak.

      "EAJk dio HBk jendea biltzeko duen gaitasunak ez duela ezkutatzen bakarrik eta bidai-lagunik gabe dagoela. Euskadiko PSOEk manifestazioaren arrakasta porrot politikotzat hartzen du bere gain." Horixe zioten astelehena 29ko LA VANGUARDIAko informazio bateko tituluek eta EGINek, berriz, 5 zutabe hartuz "Manifestazioak harritu egin du Redondo" zioen astelehena 29an 9. orrialdean.

      Anasagasti, EAJren bozemalea Diputatuen Kongresuan, onartu egin zuen HBk mobilizaziorako gaitasun handia duela. Nicolás Redondo Terreros, PSE-PSOEko idazkari nagusia, urrutiago jo zuen eta Europa Press-i zera esan zion: "Uste du jende asko harritu duela urte honen buruan HB horrenbeste jende biltzeko gai izan izana eta HAREN JENDEA BILTZEKO GAITASUNA AITORTU BEHAR DUGU EUSKAL HERRIAN GERTATZEN DENA ZUHUR AZTERTZEKO" (Nik jarri ditut lerra larriak). Eta "legez manifestazioa egin zuen gutxiengo garrantzitsu bat bada, eremu demokratikoaren barruan jokatzeari edo parte hartzeari uko egiten diona, eta politikook eta euskal gizarteak dugun arazo bat da hori".


      Elorrieta jaunak, ELAko idazkari nagusiak,egin behar duena: 1) batugaiak batzea; 2) klase-borrokaren azterketarako tresna erabiltzea; 3) Euskal Herriaren naziogabetzea exijitzen duena Kapitala dela ulertzea eta soilik iraultza sozialistak egingo duela aske Euskal Herria

      Aurreko asteroko analisian hitza eman nuen denbora piska bat emango nuela ELAko idazkari nagusiari Mariano Ferrerek egindako elkarrizketa aztertzen, abenduaren 21 igandean argitaratua (3), eta bertan azpititulu gisa agertzen zen galdera bati erantzuten.

      Berriro diot garrantzi handia duela elkarrizketa hark eta osorik irakur dezazuela gomendatzen dizuet. Eta berriro nabarmenduko dut ELAren garrantzi estrategiko handia bai soziologiari bai politikari dagokionean: ia 90.000 kide, EAEko 107 hitzarmen sektorialetako 73tako lehen indar sindikala da, EAEn hitzarmen sektoriala duten ia 300.000 euskal langileen %90 ELA nagusi den negoziazio-mahaien eremuan daude.

      Eta berriro nabarmenduko dut halaber ELAk 199- ko Aberri Egunean egin zuen aldaketa estrategikoa, LAB sindikatuarekin (Atutxa fio ez den ETAren aldeko ENAMeko sindikatua (4) Manifestu bateratua sinatu eta argitara eman zuenean. )

      Estrategikoa izan zen halaber ESTATUTUTA HILDA DAGOEELA aldarrikatzea eta, ondorioz, Euskal Herriarentzat lege- eta politika. ESPARRU BERRIA eskatzea. Horixe errepikatu zuen Elorrietak hizpide dugun elkarrizketan: "Gure diagonisia hauxe da :(Espainiar Estatutaren baitako Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia) Estatutua AGORTUTA DAGOela ESTATUKO INDAR POLITIKO ETA SINDIKALEK hura desnaturalizatzeko hartutako erabakiaren ondorioz. Estatutu erdiaren konformatuko dira agian, gu ez ordea" (3).

      Estrategikoa izan zen halaber, Espainiako Auzitegi Gorenak Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko 23 kideei ezarritako 7 urteko espetxe-zigorraren aurka protesta egiteko ELAk eta LABk joan zen abenduaren 13rako, larunbata, egindako manifestazio deialdi bateratua. Horregatik bada, beste askok bezala, aurpegiratu egin diot ELAri manifestazioa bertan behera utzi izana ETAk PPko zinegotzi bat hil zuen aitzakiaz.

      Elorrietak funtsezko bi gauza esan zizkion Mariano Ferreri: 1) "ETAk sobera dagoela eta enbarazu egiten duela aspaldi ikusi ak gara"; eta 2) "13ko manifestazioa bestelako manifestazioa izango zen, indar handikoa". Eta garrantzi handiko hirugarren bat: ELA azken urteotan zergatik aldatu den hainbeste, autogobernu-esparru berria eskatuz "politikan sartzeraino".

      Elorrietak azlpen koherente eta zentzuzkoa egiten du: "urteotan gizartea eta lan-merkatua aldatu dizkigun prozesu izugarri azkarra bizi izan dugu: langabezia, desregularizazioa, behin-behinekotasuna eta bestelako bazterketa-fenomeno batzuk, horrenbeste ez igarriagatik ere gizartean gertatzen direnak. Sindikatuak gogoeta egin du neoliberalismoaren iruzurraren gainean, politika ekonomiko eta sozial izugarri erasotzailea egiteaz gain, adostasunaren, iruzurraren leloa ere asmatu baitu". ELAk, dio Elorrietak, ez du etsia hartzeko asmorik, neoloberalismo horri aurre ez egiteko asmorik, ezta "inor izateko, ongizate-estatua txikitzen ari den sistemaren laguntzaile jokatzekoa ere". Eta ELAk baduela autonomia "bere kasa pentsatu eta gizartean aldakuntzarik burutzen saiatzeko". Eta horregatik heldu diola "LABekin batera batuketa estrategikoa egiteko erronka handiari".

      Ez da ez koherente ez logikoa Elorrieta harritzea Ferrerek azpitituluan datorren galdera egitean: "Zergatik ez da euskal gizartea mobilizatu autogobernuaren alde ETAren aurka bezala?"

      Eta ez da Elorrieta jaunak EZ DUELAKO BERAK ETA BERE SINDIKATUAK AURKITUZ ETA AIPATUZ DOAN BATUGAIAK BATUKETA EGITEN.

      Justo de la Cueva


      (1) Mirari ISASI: "Otegik HBren eskua luzatu zuen burujabetza lortzeko. Euskal Herriarentzat hirugarren biderik ez dagoela nabarmendu zuen. Mahai Nazionalaren mezua", 1997ko abenduaren 28ko EGINeko 11. orrialdean.


      (2) CNN gazteleraz Intereneten. Internet bidez kopiatutako laburpena, abenduaren 27an, New Yorkeko arratseko 6.25 orduetan (23.25 GMT) eguneratua. Egun berean New Yorkeko arratseko 4.42etan (21.42 GMT) kopiatutako testua.


      (3) Mariano Ferrer: Jose Elorrieta, ELAren idazkari nagusia. "ETAk jotzen ez duenean Ajuria Eneko Ituna ez da existitzen. Zergatik ez da euskal gizartea mobilizatu autogobernuaren alde ETAren aurka bezala? ETAk esukaldunen nahiak areago hartu behar al ditu aintzakotzat Gobernu demokratiko batek baino?", in EL MUNDO, Euskadiko edizioa, 1997ko abenduaren 21, 8. eta 9. orrialdeak.


      (4) EGIN: "Atutxa ez da LABekin fio", 1997ko abenduaren 18ko aleko 14. orrialdean.

      ASTEROKO AZTERKETA ETA INFORMAZIO ZERBITZUA Hasierako orrira